Organic Maps: Offline mapak mendizale, txirrindulari, ibiltari eta nabigaziorako
Organic Maps mendian ibiltzeko, txirrindularitzarako eta gidatzeko pribatutasunean zentratutako lineaz kanpoko mapen eta GPS aplikazioa da. Erabat doakoa. Iragarkirik gabe. Jarraipenik ez. Kode irekiko komunitateak eta MapsWithMe/Maps.Me aplikazioa sortu zuten pertsona berberek maitasunez garatua. OpenStreetMap datuekin elikatua.
Organic Maps da konexiorik gabe %100-ean funtzionatzen duen aplikazio gutxietako bat. Instalatu Organic Maps, deskargatu mapak eta bota zaborretara zure SIM txartela (bide batez, zure telefono konpainiak uneoro jarraipena egiten dizu), eta joan asteroko ibilaldira bateria karga batekin eta sarera byte bakarra ere bidali gabe.
2025eko abenduan, Organic Maps-ek 6 milioi instalazio lortu zituen. Lagundu handitzen!
Deskargatu eta instalatu Organic Maps hemendik: AppStore, Google Play, FDroid, Huawei AppGallery
Berezitasunak
Organic Maps da bidaiari, turista, mendizale eta txirrindularientzat app egokiena:
- Beste mapetan azaltzen ez diren tokietako offline mapa detailatuak, OpenStreetMap-i esker
- Bizikletarako ibilbideak, mendiko zidorrak eta ibiltzeko bideak
- Profil lerroak, sestra kurbak, gailur eta aldapak
- Pausoz-pausoko nabigazioa oinez, bizikletan edo autoz ibiltzeko, ahotsaren aukerarekin, CarPlay/Android Auto
- Metro mapak
- Mapan offline bilaketa azkarra
- Tokien laster-markak esportatu eta inportatzeko aukera KML/KMZ, GeoJSON formatuetan, inportatzeko GPX, GeoJSON
- Modu iluna zure begiak babesteko
- Nazio eta herrialdeek ez dute toki askorik hartzen
- Leku ezagunetarako Wikipedia artikuluak
- Librea eta kode irekikoa
Zergatik Organic?
Organic Maps garbia eta organikoa da, maitasunez egindakoa:
- Zure pribatutasuna errespetatzen du
- Bateria aurrezten laguntzen dizu
- Espero gabeko datu mugikorrik ez
Organic Maps app-ak ez du tracker edo beste trikimailu zikinik:
- Iragarkirik gabe
- Jarraipenik ez
- Datu bilketarik gabe
- Zure datuak ez ditugu biltzen
- Izen-emate astunik ez
- Erabilera tutorial beharrik ez
- Eposta spamik ez
- Push jakinarazpenik ez
- Zabor-koderik ez
Pestizidarik ezGuztiz organikoa!
Aplikazio hau Exodus Pribatutasuna Project-ek egiaztatzen du:
iOS aplikazioa TrackerControl iOS-erako-ek egiaztatzen du:
Organic Maps-ek ez du zu espiatzeko gehiegizko baimenik eskatzen:
Organic Maps-en sinesten dugu pribatutasuna oinarrizko eskubide bat dela:
- Organic Maps komunitateak bultzatutako kode irekiko proiektu independentea da
- Enpresa teknologiko handien begietatik babesten dugu zure pribatutasuna
- Seguru egon edozein tokitan
Errefusatu jarraipena - besarkatu zure askatasuna.
Nork ordaintzen du doako app hau?
App-a denontzat doakoa da. Mesedez donate guri laguntzeko!
Dohaintza egokia emateko, egin klik behean nahi duzun ordainketa-metodoaren ikonoan:
Beheko babesle instituzional maiteek diru-laguntza zehatzak eman dituzte azpiegitura-kostu batzuk estaltzeko eta hautatutako ezaugarri berrien garapena finantzatzeko:
|
|
Bilaketa eta Letra-tipoak hobetzeko proiektua NGI0 Entrust Funtsaren bidez finantzatu da. NGI0 Entrust Funtsa NLnet Fundazioak ezarri du Europako Batzordearen Next Generation Internet programaren laguntza ekonomikoarekin, Komunikazio Sareen, Edukien eta Teknologiaren Zuzendaritza Nagusiaren babespean 101069594 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren arabera. |
|
|
Google-k ikasleen proiektuak babestu zituen Google Summer of Code programan 2022, 2023, 2024, 2025 programetan. Proiektu aipagarrien artean Android Auto, Wikipedia Dump Extractor, Androiderako Ibilbide Grabaketa zeuden. |
|
Mythic Beasts ISP-ak ematen dizkigu bi zerbitzari birtual hilean 400 TB arteko banda-zabalera doakoarekin mapen deskargak eta eguneraketak ostatatzeko eta zerbitzatzeko. |
|
|
44+ Technologies-ek ematen digu urtean 12.000 $ inguruko balioa duen zerbitzari dedikatu doako bat Vietnam eta Hego-ekialdeko Asian mapak zerbitzatzeko. |
|
|
FUTO-k 1000 $-ko mikro-diru-laguntza eman zion Organic Maps-i 2023ko otsailean. |
Komunitatea
Organic Maps open-source software da, Apache License 2.0 lizentziapean.
- Mesedez parte-hartu gure beta programan, iradoki zure ideia berriak eta akatsen berri eman:
- Akats edo arazoen berri eman issue tracker-ean edo idatzi guri.
- Eztabaidatu ideiak edo proposatu berezitasun berriak.
- Harpidetu gure Telegram kanalera edo matrix space-era eguneraketak jasotzeko.
- Sartu gure Telegram taldean beste erabiltzaileekin hitz egiteko.
- Bisitatu gure GitHub orria.
- Jarrai itzazu gure eguneraketak FOSStodon, Facebook, Twitter, Instagram, Bluesky, Threads, Reddit-en, LinkedIn eta TikTok.
- Elkartu (edo sortu eta jakinarazi) tokiko komunitateei: Hungarian Matrix room, Chinese-, French-, Russian-, Turkish-speaking Telegram chats.
